Arditurri bidea, 3, Oiartzun
Arditurriko meategiak (Oiartzun, Gipuzkoa) oso aberatsak dira. Eraikin zaharrak bisitatu ahal izango dituzu eta, nahi izanez gero, garai batean mineralak Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbidea oinez edo bizikletaz egin ahal izango duzu, gaur egun, bide gorria baita.
Arditurriko meategiak erromatar garaitik 2.000 urtez, ia etenik gabe, ustiatuak izan diren meatze bakarrenetakoak dira.
Arditurriko meategietako interpretazio zentroa Aiako Harria natura-parkean kokatua dago. 70 minutu inguru irauten duen bisita esperientzia berezia da, denboran zeharreko bidaia bihurtzen dena. Argiek eta soinuek giro berezia sortzen duten galerietan eta benetan interesgarria den kontakizun bati esker, bisitaria Euskal Herriko meategien historian murgiltzen da.
Hizkuntzak: eu es
ORDUTEGIA: Uztaila eta abuztua: asteartetik larunbatera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00. Igande eta jaiegunetan, 10:00 - 14:00. Irailetik apirilera (Aste Santura arte): ostiral, igande eta jaiegunetan, 10:00 - 14:00. Larunbatetan, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00. Apiriletik (Aste Santu ostetik) ekainera: asteartetik ostiralera, 10:00 - 14:00. Larunbatetan 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00. Igande eta jaiegunetan, 10:00 - 14:00. Gabonetan itxita.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.