Barria kalea 3, behealdea. Areeta, Getxo
Bizkaiko Zubia (Getxo, Bizkaia) Zubi Zintzilikarioa bezala ere ezaguna da. Bizkaiko Zubia 1888 eta 1893 artean eraikia izan zen eta, gaur egun, munduko transbordadore zaharrena da. Maisulantzat jotzen da, estetikoki paisaian ongi integratua izan zelako eta, aldi berean, bere funtzioak oso ongi betetzen dituelako: jendea alde batetik bestera garraiatzea, baina itsasontzi handiei batere trabarik egin gabe. Horregatik, 2006an UNESCOk Gizateriaren Monumentu izendatu zuen.
Urtero 6 milioi pertsonak erabiltzen du ibaia zeharkatzeko. Ordutegi arruntean 35 zentimo ordaintzen da da eta gauetan 1,25 euro.
Bisitak ere egin daitezke. Zubiaren gainaldean, lurretik 45 metrora pasarela bat dago. Bertatik, bista zoragarriez gain, zubiak nola funtzionatzen duen ere ikusten da. Megafonia bidez, Zubiaren historia ere kontatzen da, hizkuntza desberdinetan. Pasarelara sartzea 9 euro kostatzen da eta bisita gidatua 45 euro.
Argazkiak: Javier Mediavilla Ezquibela, Jorgechp, Jesusgela, Tamy bj7
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.