Partekatu sare sozialetan

ITSASOAREN MUSEOA

Plateau Atalaye, Biarritz

AZALPENA

Biarritzeko (Lapurdi) Itsasoaren Museoan Euskal Herritik Karibera arteko itsasoetako arrainak ezagutzeko aukera izango duzu. 1500m3ko urmael handi batean dabiltzan mailu-arrain, marrazo, arrain-itsaslapur, barrakuda eta beste arrainak ikusteko aukera, hain justu. 11 metroko koral hesi bat, Karibetako mangladia... ere bai, 50 urmaeli esker deskubritzeko ikusgarri bizia deskubri dezakezue. Hainbat animazio ere proposatuak zaizkizue: itsas txakurren bazkariak (egunero 10:30ean eta 17:00etan), hunki-urmaelak, marrazo-akuarioak... Eta orain berritasunak ere badira: baleen kantuaz gozatzeko aukera ere baduzu, animalia eder horien irudi zinez ederrez lagunduta. 

 

Haurren oporraldietan haientzako ekintzak ere antolatzen dira Biarritzeko (Lapurdi) Itsasoaren Museoan.

  • Kategoria: Aquarium-a
  • Abiatze prezioa: 14 €
  • Ordutegia: Otsailak 1 - Martxoak 31: 9:30 - 19:00 (astelehenetan itxia) Apirilak 1 - Uztailak 3: 9:30 - 20:00 Uztailak 4 - Abuztuak 30: 9:30 - gauerdia Abuztuak 31 - Azaroak 1: 9:30 - 20:00 Azaroak 2 - Urtarrilak 31: 9:30 - 19:00 (astelehenetan itxia. Abenduak 25 itxia. Urtarrilak 1 14:00-19:00)
  • Tel.: +33 (0) 5 59 22 75 40
  • Webgunea: www.museedelamer.com
  • Helbidea: Plateau Atalaye
    64200 - Biarritz - (Lapurdi)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Helduak: 14,50 € Ikasleak: 10,50 € Haurrak (4-16 bitarte): 9,80 € Familia ugariak: 50 € Bisita gidatua (hitz-ordua hartu ondoren bakarrik). Gida 1 (20 pertsona gehienik): 65 €

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.