Ameztia, 9, Doneztebe
Ameztia BTT Zentroa Donezteben dago, Nafarroa iparraldeko bailara eder batean eta Bidasoa ibaiaren bide berdearen bihotzean.
Ameztia Nafarroako BTT zentro bakarra da, ezaguna bertakoen zein bisitarien artean. Bertan, bizikleta alokatzeko edo zurea gordetzeko, dutxatzeko, ibilbideak eskuratzeko, bizikleta konpontzeko eta garbitzeko edo zure gauzak uzteko behar bezala hornitutako gune eder eta berria topatuko duzu.
Mendian, bide berdean zein errepidean bizikletan ibili aurretik nahiz ondoren behar duzun zerbitzu osoa eskaintzen dizu Ameztia BTT Zentroak. Besteak beste, behar eta nahi guztietara egokitzen diren 60 bizikleta baino gehiago dituzte alokatzeko (atzean haurrak eramateko aulkitxoa dutenak ere bai) eta mendian bizikletaz ibiltzeko zailtasun ezberdinetako 10 ibilbide baino gehiago.
Ameztiak behar bezala hornitutako 10 logelako ostatu berri, goxo eta atsegina ere badu. Aukera perfektua bizikletan ibiltzeko aitzakian Nafarroa aldean asteburua edo egun batzuk pasa nahi dituztenentzat.
Tarifak
Egun erdia (4h) | Egun 1 | 2 egun | 3 egun | 7 egun | |
Haurrentzako bizikleta | 12 € | 15 € | 25 € | 30 € | 55 € |
Helduentzako bizikleta | 15 € | 20 € | 30 € | 40 € | 60 € |
Helduentzako bizikleta haurrentzako aulkitxoarekin | 20 € | 25 € | 35 € | 50 € | 80 € |
Hizkuntzak: eu es en
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.