BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MAISOR KONTSERBA-LANTEGIA

Astillero eraikina, Kaia 3, Getaria (Gipuzkoa)

AZALPENA

Arrantza mundutik gatozen familia-enpresa bat gara. Arrantzaleak lehendabizi, handizkariak ondoren, 1999an erabaki genuen kontserba-munduan hastea MAISOR artisau-lantegia sortuz; Getariako portuan bertan eta lonjatik metro gutxira. Gertutasun horrek arrain oso freskoarekin lan egitea ahalbidetzen digu. Gainera, MAISOR produktu guztiak eskuragarri izango dituzun denda bat dugu gure lantegian bertan.

 

Kantauri itsasoko arrainekin bakarrik egiten dugu lan, Getariako (Gipuzkoa) arrantza-ontziek teknika tradizionalak erabiliz harrapatutakoak: antxoa, hegaluzea, berdela, sardina… Guk geuk aukeratutako sasoiko arraina erabiltzen dugu, gure produktuen kalitatea bermatu ahal izateko. Gure eginkizuna Kantauri itsasoak eskaintzen digunari balio erantsia ematea da, kalitatezko produktuak sortuz eta esperientzi gastronomiko bakarrak eskainiz.

 

Kontserbako antxoak egiten ikasi nahi duzu?

Antxoa ona jatea gustuko duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina eskaintzen dizugu. Izan ere, Kantauriko antxoa oliotan egiteko lanketa prozesuan parte hartu ahal izango duzu, modu tradizional eta artisauan jardunez. Ondoren, egindako antxoa horiek etxera eramateko aukera izango duzu.

 

Iraupena: ordubete  // Noiz: urte guztian zehar. Astegunetan, 16:00etatik aurrera eta asteburuetan, egun guztian zehar (ahal bada larunbata goizetan). // Lekua: Getariako portuan dagoen MAISOR antxoa-lantegian. // Oharra: Hitzordua hartzea nahitaezkoa da.

 

Lantegira bisita eta Kantauri Itsasoko produktu-dastaketa

Aukera ezin hobea MAISOR lantegia gertutik ezagutu eta Kantauri Itsasoko produktu onenekin (antxoa, bokeroia, berdela...) egindako pintxo goxoak dastatzeko, Getariako txakolinarekin lagunduta.

 

Iraupena: ordubete // Noiz: urte guztian zehar // Oharra: Hitzordua hartzea nahitaezkoa da.

 

Antxoa xerratu eta dastatzeko zerbitzua (ekitaldietarako)

Artisau-eskuak momentuan Kantauriko antxoa xerratzen. Ikuskizun bat, bai begientzako baita ahosabairako ere; edozein ekitaldi edota zeremoniatarako esperientzia aparta.


Noiz: urte guztian zehar

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 8 €
  • Ordutegia: Hitzordua hartzean zehaztuko da.
  • Tel.: +34 943 14 09 93
  • Webgunea: www.maisor.com
  • Helbidea: Astillero eraikina, Kaia 3
    - Getaria (Gipuzkoa) - (Gipuzkoa)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Hitzordua hartzea beharrezkoa da edozein esperientziatarako.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.