BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ABBADIA GAZTELUA

Route de la corniche, Hendaia

AZALPENA

Abbadia Gaztelua (Hendaia, Euskal Herria) Antoine d'Abbadie 19. mendeko bidaiariaren eta zientzialariaren etxea izan zen. Abbadia Gaztelua estilo neo-klasikokoa da eta Erdi Aroko gazteluen eredura eraikia izan zen. 

 

Barnealdea Antoine d'Abbadie-ren bidaietan inspiratuta apaindua izan zen. Abbadia Gazteluko pieza gehienetan aurkituko dugu Etiopian igaro zituen 12 urteen lekukotzaren bat, baina baita Irlandari buruzko aipamenen bat ere, bere ama irlandarra baitzen. 

 

Abbadia Gaztelua-k  astronomia-behatoki bat, 12.000 liburuko liburutegi ikusgarri bat eta Antoine d'Abbadie eta bere emaztea lurperatu ziren kapera bat ere baditu. Urtean zehar, haurrentzat zientzia-tailerrak, zeru izartsuak ikuskatzeko gauak, musika klasikoaren emanaldiak eta beste hainbat ekimen antolatzen da.  

 

Abbadia Gaztelua 'Monumentu Historiko' eta 'Ospetsuen Etxe' izendatua izan zen. 

  • Kategoria: Gaztelua
  • Abiatze prezioa: 6 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: + 33 (0) 5 59 20 04 51
  • Webgunea: www.chateau-abbadia.fr
  • Helbidea: Route de la corniche
    64700 - Hendaia - (Lapurdi)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr es en

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.