Route départementale 810, Urruña
Donibane Lohitzunetik 3 km-ra, bisita itzazu Urtubia gaztelua eta bere parke ederra. 1341n eraikia, gaztelu harresiztatu hau familia beraren eskutan egon da mendeetan zehar. XVI. eta XVIII. mendeetan handitua izan zen. Gaur egun Monumentu Historikotzat sailkaturik, toki abegitsu bihurtu da, altzari dotorez eta finezia handiz apaindua. Urtubia gazteluko harriek Euskal Herriaren historiako sei mende kontatzen dituzte.1463an Louis XI.a bertan egon zen eta 1654an Louis XIV. ak jaurerria bizkundelur bihurtu zuen. XIX. mendean, Soult lehenik, eta Wellington gero gaztelutik iragan ziren Napoleonen gerlen garaian.
Bestelako zerbitzuak: Tearen ordua: askaria + tea: 12 € Taldeentzat irekiera bereziak aurrez eskaera eginez. Bazkari eta afariak urte guztian aurrez eskaera eginez gero.
Helduak: 6,50 € Haurrak: 3,50 € (- 16 urte) Taldeak: 5,50 € (gutxienez 10 pertsona) Taldeak: 5,00 € (gutxienez de 20 pertsona) Parkea soilik bisitatzeko: Helduak: 2,50 €. Haurrak (16 urtetik beherakoak) 1.50 €.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.