Errekalde - Hernani errepidea, z/g, Donostia
Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 700 m2 espazio irekia da. Material naturalez egindako zuhaitzak, kabiak, negutegi argitsuak eta baserritxo bat ditu haurrak beren gisara jolasean aritzeko, eta ehundaka jostailu, margo eta ipuin bazterretako apal eta kaxa koloretsuetan, nork hartuko zain esperoan. Espazio zabala eta lasaia da, irudimena martxan jartzera deitzen duena: haurrak esango dio parkeari zer den, ez parkeak haurrari zer egin behar duen.
Ez dago gisa honetako beste parke itxirik Euskal Herrian, lehena da Kutxa Ekoguneakoa. Arkitekto eta pedagogoen artean diseinatu eta eraikitako espazioa da Kutxa Ekoguneako Haur Parkea, 0-12 urte arteko haurrentzako kalitatezko jolas-gunea.
Europako hainbat esperientzia erreferentziatzat hartuta eta etxeko txikien jolasteko eran oinarrituta, haurren sormena, autonomia, autoestimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatzea da asmoa. Asteburuetan, tailerrak eta Pittika iratxo maitagarriaren ikuskizunak izaten dira haurrak naturarekin, energiarekin, jasangarritasunarekin edota baratzearekin harremanetan jartzeko.
Hizkuntzak: eu es en
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.