1 avenue de la Plage, la Milady, Biarritz
Ozeanoa ulertzeko 14 unibertso! Ozeanoa hobeki ezagutzeko gogoa duzu? Sakontasun abisaletan barna murgildu zaitez batiskafo batean, lur hartu duen itsas ontzi baten ureratzean parte hartu, Archie kalamar erraldoia ezagutu...? Ozeanoaren Hiriak (Biarritz, Lapurdi) 14 unibertso desberdin proposatzen dizkizue. Efektu espezial, 3D animazio eta erakusketa interaktiboei esker, bisita liluragarria biziko duzue: Ozeanoa ezagutzearena alegia!
Ozeanoaren Hiriak berritasun interesgarriak ere aurkezten dizkizu: "Virtual Surf, esperientzia birtuala". Alegiazko errealitateari esker, Euskal Herriko olaturik ezagunenak surfeatu ahal izango dituzu: Belharra, Mundakako olatua... Esperientzia lasaiagoa nahiago badituzu, "Océan et climat : chaud devant !" erakusketa gomendatzen dizugu.
Ozeanoaren Hiriak ekintzak antolatzen ditu haurren oporraldietan.
Hizkuntzak: eu fr es en
Bestelako zerbitzuak: Jatetxea
Helduak: 11,50 € Ikasleak: 8,50 € Haurrak (6-16 urte bitarte): 7,50 € Familia ugariak: 39 € Bisita gidatua (hitz-ordua hartu ondoren bakarrik). Gida 1 (20 pertsona gehienik): 65 €
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.