BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

TOPIC. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXONTXONGILO ZENTROA

Euskal Herria Plaza, Tolosa

AZALPENA

TOPIC Tolosako (Gipuzkoa, Euskal Herria) txontxongiloen nazioarteko zentroa da. Gune berezia, erakargarria eta interesgarria da, irudimena, berrikuntza eta originaltasuna uztartzen dituena. Europa osoan txontxongiloei zuzenduriko gune bakarra da. 

 

TOPIC 2009an inauguratu zuten Tolosan eta museo bat baino askoz gehiago da. Bokazio handiko gunea izaki, gaur egun, erreferentziazko lekua da mundu osoko txontxongiloentzat. Ikasteko, ikusteko, ikertzeko, sortzeko eta esperientziak partekatzeko gunea da. Maila handiko instalazioak eskaintzen ditu txontxongiloen jardueran aurrera egin eta sorkuntza-lanetan eragiteko.

 

TOPIC zentroa publiko orokorrarentzat irekia dago, baina nagusiki haurrentzat antolatzen dituzte jarduerak. TOPIC zentroan erakusketa iraunkorra, dokumentazio-zentroa eta eskenatokia aurkituko dituzu. 

  • Kategoria: Museoa
  • Abiatze prezioa: 3 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: + 34 943 65 04 14
  • Webgunea: www.topictolosa.com
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza
    20400 - Tolosa - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es en

OHARRAK

PREZIOA: Helduak: 3€; haurrak (2-12 urte): 2€; 2 urtetik beherako haurrak: doan; tarifa murriztua (15 pertsonatik gorako taldeak, erretiratuak, familia ugariak, langabetuak): 2€ helduek eta 1,50€ haurrek. ORDUTEGIA: Astelehenetan itxita. Irailaren 16tik ekainaren 14ra: asteartetik larunbatera, 11:00-13:00 / 16:00-19:00; igande eta jaiegunetan, 11:00-13:00 / 16:00-20:00. Ekainaren 15etik irailaren 15era eta Aste Santuan: asteartetik igandera eta jaiegunetan, 11:00-14:00 / 16:00-20:00. Gabonak: ordutegi berezia. Inauteriak: itxita.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.