Euskal Eurohiriak eta Bihartean mugaz gaindiko komertzio ganbarak ematen dute Euskal Eurohiriko eKop saria mugaz gaindiko elkarlanean diharduten enpresa eta proiektu eredugarriak laguntzeko asmoz. Beren helburua da mugaz gaindiko elkarlanean diharduten jardunak saritzea, horrek ekonomia jarduera eta aukera berriak sortzea dakarrelako.
Atzo egin zen aurtengo III. edizio honen sari banaketa Hendaiako Antoine d'Abbadie auditorioan. Mugaz gaindiko 16 proiektuk aurkeztu zuten beren hautagaitza otsailan eta 3 izan dira sarituak, horietako bat Basklink! Baionako alkate, Aturri Euskal kostaldea hiriguneko presidente eta Euskal Eurohiriko gerentziako kide den Jean-René Ecthegaray-ren eskutik jaso genuen saria. Berak ondo aipatu bezala, turismoan ez dute inolako zentzurik muga administratibo eta politikoek, eta Euskal 7 probintziek behar dute beren izatea eta marka. Muga administratibo eta politikoetatik gaindi, bidaiariari Euskal Herriko eskaintza turistiko oso, zabal eta aberatsagoa eskaintzea da Basklink-en asmoa eta horretarako behar beharrezkoak ditugu mugaz gaindiko elkarlana eta aliantzak.
Gure eskerrik beroenak beraz Euskal Eurohiriko eKop sariaren antolatzaile eta epaimahaikideei, eta zorionak sarituak izan diren beste bi proiektuei ere!