Atzo jakinarazi zen Santiago de Compostelan (Galizia) Espainia eta Portugaleko zein jatetxek izango duten Michelin Izarra 2016an. 24 euskal jatetxe daude 188 sarituen artean. Zorionik beroenak denei eta, batez ere, Bilboko Zarate jatetxeari, aurten lehen aldiz lortu baitu izar preziatua!
Hona hemen zerrenda. Aukerarik ez duzu faltako, poltsikoan diru pixka bat agian bai ;)
3 izar:
- Azurmendi jatetxea (Larrabetzu) (argazkian)
- Arzak jatetxea (Donostia)
- Akelarre jatetxea (Donostia)
- Martin Berasategi jatetxea (Lasarte-Oria)
2 izar:
- Mugaritz jatetxea (Errenteria)
Izar bat:
- Zarate jatetxea (Bilbo)
- Aizian jatetxea (Bilbo)
- Nerua jatetxea (Bilbo)
- Etxanobe jatetxea (Bilbo)
- Zortziko jatetxea (Bilbo)
- Mina jatetxea (Bilbo)
- Andra Mari jatetxea (Galdakao)
- Boroa jatetxea (Amorebieta)
- Etxebarri jatetxea (Axpe)
- Kokotxa jatetxea (Donostia)
- Mirador de Ulía jatetxea (Donostia)
- Elkano jatetxea (Getaria)
- Alameda jatetxea (Hondarribia)
- Zuberoa jatetxea (Oiartzun)
- Zaldarián jatetxea (Gasteiz)
- Marqués de Riscal jatetxea (Eltziego)
- Europa jatetxea (Iruñea)
- Rodero jatetxea (Iruñea)
- El Molino de Urdániz jatetxea (Urdaitz)