BLOGA

GASTRONOMIA
2015(e)ko abe. 5(a)

Neguan jatetxera!

Neguan jatetxera!

Hegoaldeko herritarrak abenduko zubi ederraz gozatzen ari diren honetan, Iparraldeko 27 jatetxek prezio bereziko menuak landu dituzte, Neguan Jatetxera! ekimenaren karietara. Abenduaren 13a artean egongo da martxan ekimena. Donibane Lohitzune, Urruña, Ziburu, Getaria, Azkaine eta Senpereko era guztietako jatetxeak daude: braseriak, jatetxe gastronomikoak, euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxeak eta, baita Michelin izar bat duen jatetxeren bat ere. Eguerdian 25 eurotako menuak eskaintzen dituzte eta iluntzeetan 35 eurotakoak. 

 

Jatetxera joateko gogoa duenak, badu non aukeratu. Guztira 27 jatetxe ari dira ekimenean parte hartzen. 

 

Hauexek Neguan jatetxera! ekimeneko 27 jatetxeak: 

 

Donibane-Lohitzune: Cocotte, Le Bellini, Le Cosmopolitain, Luz Del Sur, Txantxangorri, le Golf de Chantaco, l'Alcalde, l'Océan, Le Bistrot luzien, La Table Joa, Le Kanttu, Le Suisse, Pil Pil Enea, Donibane et Zoko Moko. Donibane Lohitzuneko jatetxeek eskaintzen dituzten menuak ikusteko egin klik loturan.

 

Ziburu: Belarra, Chez Margot, L'Ephémère eta Arrantzaleak 

 

Azkaine: Etorri, L'Atelier Gourmand eta Zubiburu

 

Getaria: Getaria

 

Senpere: Ttotta

 

Urruña: Auberge Chez Maite, Zoko eta Arroenia

PARTEKATU POST-A