Erabilera eta pribatutasun baldintzak

Basklink Smartenea S.A.-k sortu eta kudeatutako produktu bat da. Webgune honek, blogak eta dagozkion sare sozialek osatutako plataforma digital turistikoa da Basklink (Basklink plataforma digital turistikoa, aurrerantzean).


Honako erabilera eta pribatutasun baldintzak Basklink-en eta bere erabiltzaile eta bezeroen arteko akordioa dira. Basklink plataforma digital turistikoan sartu eta erabiltzeak erabilera eta pribatutasun baldintza horiek irakurri, ulertu eta onartzen dituzula esan nahi du.


Basklink plataforma digital turistikoa legeak agintzen duen moduan erabiliko duzula eta hura berariaz kaltetu edo hondatuko ez duzula onartzen duzu.


Basklink plataforma digital turistikoko edukien (testuak, argazkiak, irudiak, diseinua, kodea…) jabetza Smartenea, bere hornitzaile edota bere kolaboratzaileena da. Beraz, hori guztia ez duzula ezabatu, moldatu, zuretzat hartu, gorde, saldu, publikatu edota bestelako helburu pertsonal eta komertzialetarako erabiliko onartzen duzu.


Basklink plataforna digital turistikoak erabiltzaileari Euskal Herriko turismo eskaintzari buruzko informazioa eskaintzen dio. Plataforma informatiboa da eta ez du bitartekari lanik egiten erabiltzailearen eta turismo-agenteen (lo-leku, jateko leku eta bestelako turismo zerbitzuak) artean. Basklink plataforma turistikoan agertzen diren turismo-agenteen datuen eta informazioaren egiazkotasuna haien ardura da.


Internet eta IKTen gorabeherak tarteko, Basklink plataforma digital turistikoak akatsak, hutsuneak edota konexio arazoak izatea gerta litekeela onartzen duzu. Zure ardura da zure ordenagailua edota bestelako gailuak birusik… gabe mantendu ahal izateko neurriak hartzea, Basklink plataforma digital turistikoa eraso horietatik erabat libre mantentzea ezinezkoa baita.


Smarteneak Basklink plataforma digital turistikoko edukiak berritu, moldatu eta ezabatzeko eskubide osoa du, baita erabilera eta pribatutasun baldintza hauek moldatu eta eguneratzekoa ere. Aldaketa horien jakitun izateko, zure ardura da noizean behin atal hau berriro irakurtzea.


Erabilera eta pribatutasun politika hauek Frantziako legeriaren arabera arautzen dira. Sor daitekeen edozein arazo Frantziako legediaren arabera eta tribunaletan konponduko da.


c 2014 Basklink - Smartenea S.A. Eskubide guztiak babestuak.