NOLA IRITSI ?

ERREPIDEZ

Frantziatik datozenek A-63 edo E-80 errepidea hartu beharko dute.

Kantabria aldetik datozenentzat, berriz, A8 autopista da sarrera nagusia.

Zaragozatik datozenek E-804 errepidea hartu beharko dute eta, Tuteran, AP-68 edo A-15 errepidea aukeratu. AP-68ak Gasteiz eta Bilbora daramate eta A-15ak Donostiara.

Burgosetik sartzeko errepide nagusia AP-1 da.

Bilboko autobus-geltokia toki estrategikoan kokatuta dago. Autopistako sarrera onak ditu eta lotura onak eskaintzen ditu hiri eta hiriarteko gainerako garraioekin: metroa, tranbia, Renfe aldirikoak, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko autobusak, aeroportuarekiko loturak eta abar.

Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionarekin konexio zuzena du Bilboko autobus-geltokiak; hiriburu horiekin ez ezik, baita Euskal Herriko hainbat herrirekin ere. Bilboko autobus-geltokira Espainiako hainbat hiritatik datozen autobusak ere heltzen dira: Madril, Bartzelona, Logroño, Santander, Santiago...

  • Bilboko autobus-geltokia
  • Gurtubay 1. 48013 Bilbo
  • Telefonoa: (0034) 944 39 50 77
  • Webgunea: www.termibus.es

Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Baionarekin konexio zuzena du Donostiako autobus-geltokiak; hiriburu horiekin ez ezik, baita Euskal Herriko hainbat herrirekin ere. Donostiako autobus-geltokira Espainiako hainbat hiritatik datozen autobusak ere heltzen dira: Madril, Bartzelona, Zaragoza, Santander…

Autobus-geltoki berria egiten ari dira Donostian, gaur egungoa zaharkituta geratu da eta.

  • Donostiako autobus-geltokia
  • Kortazar Arkitektoen kalea, 1. 20010 Donostia (Pio XII plaza)

Iruñea, Donostia, Bilbo eta Baionarekin konexioa du Gasteizko autobus-geltokiak; hiriburu horiekin ez ezik, baita Euskal Herriko hainbat herrirekin ere. Gasteizko autobus-geltokira Espainiako hainbat hiritatik datozen autobusak ere heltzen dira: Madril, Bartzelona, Zaragoza, Santander…

Autobus-geltoki berria egiten ari dira Gasteizen, gaur egungoa zaharkituta geratu da eta.

  • Gasteizko autobus-geltokia
  • Los Herran kalea, 70. 01002 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: (0034) 945 25 84 00

Iruñeako autobus-geltokia berri-berria da eta auto eta motorrentzako aparkalekua, taxi-zerbitzua, hiri barneko autobus zerbitzua, jatetxeak eta kafetegiak... dituzu esku-eskura.

Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Baionarekin (azken honekin udan soilik) konexioa du Iruñeako autobus-geltokiak; hiriburu horiekin ez ezik, baita Euskal Herriko hainbat herrirekin ere. Iruñeako autobus-geltokira Espainiako hainbat hiritatik datozen autobusak ere heltzen dira: Madril, Bartzelona, Zaragoza, Santander…

Baionako autobus-geltokiak konexioa du Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin (Iruñearekin udan soilik). Hiriburuetara ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat herrietara ere joan ahalko zara Baionatik.

Bilbokoa Espainiako aireporturik garrantzitsuenetakoa da. Bilboko erdigunetik 12 kilometrora dago eta autobus zerbitzu propioa du Bilboko erdigunera, baita Donostiara ere. Aireportuan bertan jatetxeak, dendak, alokairuko autoak, eta autobus eta taxi zerbitzuak dituzu eskura.

33 helmugarekin du konexioa: Santiago, Lisboa, Sevilla, Malaga, Madril, Alacant, Valentzia, Bartzelona, Londres, Manchester, Paris, Erroma, Istanbul, Munich, Brusela...

  • Bilboko aireportua
  • Asua-Erletxe errepidea. 48180 Loiu
  • Telefonoa: (0034) 944 869 664 - (0034) 944 869 663 (Aireportua), (0034) 902 404 704 (AENA)
  • Helbide elektronikoa: infobio@aena.es
  • Webgunea: www.aeropuertodebilbao.net

Donostiako erdigunetik 22 kilometrora dago aireportua. Aireportu txikia da eta Bartzelona eta Madrildik datozen hegaldiak hartzen ditu, nagusiki. Konexio zuzena du Donostiarekin eta Gipuzkoako beste hainbat herrirekin, autobusez.

Biarrizko erdigunetik 3 kilometrora dago eta 14 helmugarekin du zuzeneko konexioa. Chronoplus autobusak lotzen du aireportua Biarrizko erdigunearekin. Aireportuan bertan jatetxeak, dendak, alokairuko autoak, eta autobus eta taxi zerbitzuak dituzu eskura.

Air France hegazkin-konpainiak Biarritz eta Paris Orly, Lyon, Estrasburgo, Niza eta Genoa lotzen ditu (azken hiruetara ez dira urte guztian izaten hegaldiak).

SAS Escandinavian Airlines eta Finnair konpainie zuzeneko hegaldiak eskaintzen dituzte Copenhague, Stockholm eta Helsinkitik, udan.

Hegaldi merkeak Biarritzera

Easy Jet, Ryanair, Transavia eta Volotea hegazkin-konpainiek hegaldi merkeak eskaintzen dituzte Biarritz eta Paris CDG, Lyon, Lille, Marseilla, Niza, Estrasburgo, Londres STN, Londres Gatwick, Manchester, Brusela, Dublin, Stockholm eta Rotterdam artean.

Hiriaren erdigunean dago Bilboko tren-geltokia, Abandoko metro eta tranbia-geltokietatik gertu. Madril, Bartzelona eta Lisboatik etortzen dira trenak bertara, nagusiki. Donostiarekin (Euskotren) ere badu konexio zuzena, bidaia luze xamarra bada ere.

  • Bilboko tren-geltokia
  • Biribila Plaza, 2. 48008 Bilbo
  • Telefonoa: (0034) 902 43 23 43 - (0034) 902 32 03 20 (Renfe)
  • Webgunea: www.adif.es

Donostiako tren-geltokian distantzia luze, ertain eta laburreko trenak ibiltzen dira. Bartzelona, Madril, Galizia eta Portugalekin du konexioa, baita Gasteiz, Bilbo (Euskotren), Iruñea eta Hendaiarekin ere. Hiribarneko autobus-geltokia eta taxi-zerbitzua topatuko dituzu geltokian bertan.

  • Donostiako tren-geltokia
  • Frantzia pasealekua, 22. 20012 Donostia
  • Telefonoa: (0034) 902 43 23 43 - (0034) 902 32 03 20 (Renfe)
  • Webgunea: www.adif.es

Gasteizko tren-geltokian distantzia luze eta ertaineko trenak ibiltzen dira. Madril, Zaragoza, Bartzelona, Lisboa, Paristik… etortzen dira bertara trenak. Donostia, Hendaia eta Iruñearekin ere badu konexioa.

  • Gasteizko tren-geltokia
  • Plazuela de la Estación,1. 01005 Gasteiz
  • Telefonoa: (0034) 902 43 23 43 - (0034) 902 32 03 20 (Renfe)
  • Webgunea: www.adif.es

Iruñeako erdigunetik 2,5 kilometrora dago tren-geltokia. Distantzia luze, ertaineko trenak sartzen dira bertan. Bartzelona, Madril, Zaragozatik… etortzen dira trenak. Donostia eta Gasteizekin ere badu konexioa. Hiribarneko autobus-geltokia eta taxi-zerbitzua topatuko dituzu geltokian bertan.

  • Iruñeako tren-geltokia
  • Plaza de La Estación z/g. 31012 Iruñea
  • Telefonoa: (0034) 902 43 23 43 - (0034) 902 32 03 20 (Renfe)
  • Webgunea: www.adif.es

Europatik etorri eta Euskal Herria bere osotasunean ezagutzeko aukera egokia da Hendaiako tren geltokia, leku estrategikoan kokatuta baitago: Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga-mugan. Paris, Bordele eta Tolosatik etortzen dira distantzia luzeko trenak, nagusiki; asko, abiadura handikoak. Hendaiako tren-geltokitik Donostiara joateko trena esku-eskura dago.

  • Hendaiako tren-geltokia
  • Général de Gaulle-n etorbidea. 64700 Hendaia
  • Webgunea: www.voyages-sncf.com

Hirigunetik gertu dago eta Europatik Euskal Herrira etortzeko aukera polita da Baionako tren geltokia. Nagusiki, Paris, Bordele eta Tolosatik etortzen dira distantzia luzeko trenak; asko, abiadura handiko trenak. Baionatik Donibane Garazira joateko trena ere bertatik pasatzen da.

  • Baionako tren-geltokia
  • Péreire plaza. 64100 Baiona
  • Telefonoa: (0033) 8 36353535