Allée Edmond Rostand etorb., Kanbo
Bellevue jatetxea izen bereko hotelean kokatua dago, Lapurdiko Kanbo herrian. Kanbo, hondartzatik eta menditik 20 minutura kokatua, bere ur sendagarriengatik da ezaguna eta urte osoan zehar ibiltzen da jendea.
Bellevue hotel-jatetxea familia beraren eskutan dago azken 30 urteetan. Gaur egun, bi seme-alabak daude hotel-jatetxearen zuzendaritzan: Anita hotelean eta Gilles jatetxean.
Bellevue jatetxeak eguneko menua zein karta eskaintzen ditu. Eguneko menua 13 eurotan aurkituko duzu eta kartan, berriz, garaian garaiko kalitatezko produktuak. Bellevue jatetxeak Errobi bailarara bista zoragarriak dituen terraza eder bat eta jangela atsegina eskaintzen dizkizu.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.