BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

BOTARRI JATETXEA

Oria kalea, 2, Tolosa

AZALPENA

Botarri jatetxea aukera on bat da Tolosan (Gipuzkoa) jateko. Botarri jatetxean euskal sukaldaritzako plater goxoak eta ongi prestatuak dastatu ahal izango dituzu, prezio-kalitate onean. 

 

Botarri jatetxeak, 2014-2015 denboraldian, Jakitea elkartearen lehiaketan Gipuzkoako parrilla onenaren saria jaso zuen. 

 

Botarri jatetxean eguneko menua eskaintzen dute, astelehenetik ostiralera, eguerditan eta gauetan, eta asteburuko menua larunbata eta igandeetan, bertako sasoiko produktuekin prestatua. 

 

Oria hotelaren beheko solairuan kokatua, Botarri jatetxeak eguneko menuez gain, kartara jateko aukera ere ematen du. Kartan ikatzezko parrillan erretako arrain eta haragiak aurkituko dituzu, baita etxeko postre gozoak ere. Horrez gain, urte osoan, bertako sagardoa kupeletik edateko aukera ere eskaintzen du Botarri jatetxeak.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 160
  • Abiatze prezioa: 14 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 65 49 21
  • Webgunea: www.botarri.com
  • Helbidea: Oria kalea, 2
    20400 - Tolosa - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.