BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

KOMEITEKO BORDA BASERRI-JATETXEA

Komeiteko Borda. Urkurai auzoa, Hazparne

AZALPENA

Komeiteko Borda jatetxea Hazparneko (Lapurdi) kasko batean kokatua dagoen baserria da, Urkurai auzoan. Bertan, baserriko produktuez prestatutako plater goxoak dastatu ahal izango dituzu, Euskal Herriko mendi eta itsasora bista zoragarriez gozatuz.

 

Komeiteko Borda jatetxe-baserria ezer baino lehen familia-istorio bat da. Bertako familia betidanik izan da baserritarra eta gaur egun, manex arrazako esnetako ardiak, ahateak eta zerriak hazten dituzte, aire librean. 

Komeiteko Borda jatetxe-baserrian bertako produktu goxoak eta eskualdeko plater tipikoak dastatzeko aukera izango duzu. Sukaldaritza tradizionaletik hartutako edo sukaldaritza sortzaileagotik landutako plater desberdinak eskainiko dizkizu. 

 

Aldez aurretik erreserba egitea beharrezko da.

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 35
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: + 33 (0) 5 59 20 00 01
  • Helbidea: Komeiteko Borda. Urkurai auzoa
    64240 - Hazparne - (Lapurdi)

OHARRAK

Uztaila eta abuztua: egunero irekita, eguerdian eta gauean (igande ilunabar eta astelehenetan izan ezik). Maitza-ekaina eta iraila-urria: irekita asteazken eguerditik igande eguerdira.Azarotik apirilera: irekita larunbat eguerditik igande eguerdira.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.