Satxota baserria, Santiago Erreka auzoa 3, Aia
Satxota Sagardotegia 1987an sortu zen Zizurkilen (Gipuzkoa) eta 1998an, Aia-ra mugitu zen. Satxota Sagardotegiak bere tolare propioan ekoizten du sagardoa eta urte osoan boteilan saltzen du.
Satxota Sagardotegiak 160 lagunentzako jangela du. Upelak jangelan bertan daude eta urte osoan eskaintzen du sagardotegiko menua eta sagardoa Txotx eginez dastatzeko aukera.
Sagardotegiko menua hauxe da: bakailu-tortilla, bakailua piperrekin, txuleta, gazta menbrilloarekin eta intxaurrak. Hala ere, Satxota Sagardotegiko espezialitateak burduntzi erara egindako arkumea eta txerrikumea dira. Biak ala biak enkarguz prestatzen dira.
Satxota Sagardotegia urte osoan dago irekita eta urte osoan eskaintzen du Txotx egiteko aukera. Txotx! garaian asteartetik igandera dago zabalik, eguerditan. Denboraldiz kanpo, ostegunetik igandera irekitzen da, astean zehar enkarguz. Gainera, maiatzetik aurrera, terrazan bazkaldu edo afaltzeko aukera ematen du, nahiz sagardotegiko menua eta Txotx egiteko aukera eta ere mantentzen dituen. Sagardoa ekoizteko hilabeteetan, (iraila, urria eta azaroa) taldeentzat irekitzen da, enkarguz.
Satxota Sagardotegiak bisita gidatuak ere eskaintzen ditu, sagardoaren ekoizpena, historia eta kultura hobeto ezagutu ditzazun.
Oporrak: Abuztuaren 1etik 8ra.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.