BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

LE TRINQUET HOTELA

, Luhuso

AZALPENA

Le Trinquet hotela Luhuson (Lapurdi) dago, Ezpeleta, Kanbo edota Itxasu bezalako herri xarmagarrietatik gertu eta Baztango bailaratik ez urrun. Helmuga gomendagarria da mendiaz, lasaitasunaz edota turismo aktiboaz gozatzeko, familian edo bikotean.  

 

Euskal Herrian jabetza pribatuko trinkete gutxi geratzen dira eta horietako bat du Le Trinquet hotelak. Lorategiarekin batera, horixe Le Trinquet hotelaren xarmetako bat. Bertan jolas egiteko aukera dute hoteleko bezeroek eta urrian txapelketa bat ere antolatzen dute.

 

Bi izar ditu Le Trinquet hotelak eta logela bikoitzak, hirukoitzak eta laukoitzak ditu. Guztiek dute beren bainugela, telebista eta doako WiFi zerbitzua. Gosaria buffet gisakoa izaten da, jantokian.

 

Le Trinquet hotelak euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki eta platera goxoak eskaintzen dituen jatetxe ederra ere badu.  

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  14
  • Abiatze prezioa:  50 €
  • Tel.:  + 33 (0) 5 59 93 32 54
  • Webgunea:   www.hotel-trinquet-louhossoa.com
  • Helbidea:  
    64250 - Luhuso - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunean
  • Partekatua
  • Sehaska
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es

  Behe-denboraldia Denboraldi ertaina Goi-denboraldia
Logela bikoitz "erosoa" 56 € 59 € 63 €
"Eko" logela bikoitza 50 € 50 € 55 €
"Twin" logela bikoitza 56 € 59 € 63 €
Logela hirukoitza 65 € 70 € 75 €
"Eko" logela hirukoitza 50 € 50 € 55 €
Logela laukoitza 75 € 80 € 90 €
Afaria & Gaua 75 € 75 €

85 €

 

  Behe-denboraldia Denboraldi ertaina Goi-denboraldia
Pentsio erdia  (1 pertsona) 75 € 75 € Gela + gosaria + afaria (17€)
Pentsio erdia (2 pertsona) 90 € 90 € Gela + gosaria + afaria (34€)
Pentsio osoa (1 pertsona) 108 € 108 € 118 €
Pentsio osoa (2 pertsona) 150 € 150 € 160 €

 

OHARRAK

Le Trinquet hotela itxita egoten da otsailaren 1etik martxoaren 15era // Behe-denboraldia: urriaren 1etik maiatzaren 31ra. Denboraldi ertaina: ekaina eta iraila. Goi-denboraldia: uztaila eta abuztua // Gosaria: 8,5€/pertsona (behe denboraldia eta denboraldi ertaina) edo 9€/pertsona (goi-denboraldia) // Estantzia-tasa: 0,60€/pertsona/eguna // Animaliak: 5€/eguna (uztaila eta abuztua).

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.