BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

IRRINTZINA LANDETXEA

, Donibane Lohizune

AZALPENA

Irrintzina landetxea Donibane Lohitzunetik 10 minutura dago, Senpereko bide zaharra deritzon bidexka lasaiean. Antonia eta Francisco-k 5 gela jartzen dituzte zure zerbitzura, guztiak "feng shui"-n espezializatutako arkitekto batek diseinatuak eta era modernoan apainduak. Irrintzina landetxean lorategi eder batez gozatu ahal izango duzu, terraza goxo batean atseden hartu eta igerilekuan bainu eder batzuk hartu. Hori guztia, lasaitasuna transmititzen duen ingurune paregabe batean. 

 

Irrintzina landetxeko 5 gelek sarrera independentea dute eta etxearen behealdean kokatuta daude. Espaziotsuak dira eta guztiek dute bainugela eder bat. 

 

Ekipatutako sukalde bat ere izango duzu eskura, zure otorduak bertan prestatu nahi izanez gero. 

 

Gosaria jangelan edo terrazan hartu ahal izango duzu. Kafea, ogi errea, jogurtak, marmeladak, bolloak... denetarik eskainiko dizute eguna ongi has dezazun!

  • Kategoria:  Landa-etxea (gelak)
  • Gela kopurua:  5
  • Abiatze prezioa:  75 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 23 26 37
  • Webgunea:   www.chambresdhotes-irrintzina.com
  • Helbidea:  
    64500 - Donibane Lohizune - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Igerilekua
  • Bistak

OHARRAK

Hizkuntzak: fr es

  Behe-denboraldia: urritik martxora 

Denboraldi ertaina: apirila, ekaina, iraila

Goi-denboraldia: uztailak 1 - uztailak 10

Oso goi-denboraldia: uztailak 11 - abuztuak 31
Gela 75 - 85 € 85 - 95 € 110 € 120 - 130 €
3 urtez azpiko haurra 15 € 15 € 15 € 15 €
3 urtez gorako haurra 20 € 20 € 20 € 20 €

OHARRAK

Erreserba bertan behera utzi nahi izanez gero, aurrerakina ez da itzuliko. Erreserbatutako gau guztiak zor dira. Erreserbak egiteko aurrerakina eskatzen da, gau baten prezioa. Egonaldia luzeagoetarako, 3 gaukoa. Ordainketa etxera iristean egiten da. Txekeak eta esku-dirua onartzen dira. Bankuko txartelak ez dira onartzen.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.