BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MANTTU BAITA LANDETXEA

Chemin de Manttubaita, Urruña

AZALPENA

Manttu Baita baserria Urruñan (Lapurdi) kokatua dago, Larrun mendiaren magalean, euskal kostaldetik eta itsasotik bi minutura. 

 

Benetako nekazari etxe batean hartuko duzu ostatu, lasaitasuna eta atsedena hartuz, eta Donibane Lohitzune bezalako herri xarmagarrietatik bertan. Manttu Baita landetxeko 5 gelak oso ongi sailkatuak daude, 3 "izarrekin". Gela guztiek dute lorategirako irteera zuzena eta bertatik, Lapurdiko zelai berdeek transmititzen duten lasaitasunaz gozatu ahal izango duzu.

 

Mendi-ibilbide bat egin ondoren edo Euskal Herrian gaindi bisita-egun bat pasa ostean, terraza, lorategia eta egongela atsedenerako leku dira Manttu Baita baserrian. Haurtzaroko oroitzapenak gogora ekartzen dituzten garai bateko baserrietako tresneria berreskuratu dute Manttu Baitan. Horiek ikusiz plazer hartuko duzu haurrak jolas-lekuan edo lorategian jolasten diren bitartean. Egun ederretan, terrazan gosaldu ahal izango duzu, Larruni eta lorategiko lore ederrei begira. 

 

Berritasuna: barruko igerileku klimatizatua, 5 pertsonentzako jacuzzi-a eta solarium-a.

  • WiFi-a
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Bistak
  • Edaritegia

OHARRAK

Hizkuntzak: fr

Gaua gelaren arabera  Pertsona 1 2 pertsona 3 pertsona 4 pertsona
Amatxi gela 85 € 90 € / /
Iduzki gela 65 € 70 € / /
Larrun gela 65 € 70 € / /
Itsaso gela 65 € 70 € 120 € /
Alturan gela (3/4 pertsona) / / 125 € 150 €
Otordua etxean pertsonako:
ostiraletan soilik (uztailaren 10etik abuztuaren 31ra izan ezik)
25 €
 

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.