Quartier Olha, Sara
Sarako Olhabidea etxea (Lapurdi) xarma bereziko XVI. mendeko etxe eder bat da. Errekatxo batek inguratzen duen lorategi ederra du. Ingurune paregabean, lasaitasuna eta goxotasuna aurkituko dituzu. Bost gelako landetxea da, guztiak ere ongi apainduak eta atseginak. Sara Euskal Herriko herri ederretarikoa da, eta Olhabidea Sarako etxe atseginenetarikoa.
Olhabidea etxean ez duzu telebistarik aurkituko, baina bai tximinia bazterrean edo lorategian irakurtzeko moduko libururik. Hori bai, konektatuta egon nahi baduzu, Olhabidea landetxean wifi-a izango duzu.
Olhabidea landetxea asteburuetan bakarrik irekia da, otsailetik apirilera eta urritik azaroa. Aldiz, apiriletik urrira egunero irekia da.
Olhabidea landetxeak jatetxea ere badu.
Hizkuntzak: eu fr es en
80€ gaua bi pertsonentzat, gosaria barne. Gutxienez bi gaurako erreserbatu behar da.
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.