BLOGA

NATURA
2014(e)ko abe. 26(a)

Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen liburuxka

Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen liburuxka

Arabako Ibilbide Berdeen Sare guztia jasotzen duten 6.000 liburuxka argitaratu ditu Arabako Foru Aldundiak. Bertan ibilbide berdeak, GRak, PRak, erromesaldietako ibilbideak, eta intereseko beste zenbait ibilbide ageri dira. 4.000 liburuxka euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira, eta beste 2.000 ale ingelesez eta frantsesez.


Arabako Ibilbide Berdeen Sarearen liburuxkan 17 ibilbideri buruzko argibideak ematen dira. Guztira, 1.000 km inguruko ibilbide-sarea da. Ibilbide berrien artean nabarmentzekoa da Inaziotar bidearen Arabako zatia, Posten erregebidea bidea, eta Guardiako aintziraguneko ibilbide berdea.

 

Ibilbide horiek guztiak mapa batean ere jasota agertzen dira. Arabako natura eta landa ingurunea ezagutu eta paisaia ederrez gozatu nahi duenarentzat material interesgarria, dudarik gabe.

PARTEKATU POST-A