Euskal Herria

Distantzia aski laburrean paisaia desberdinak, kultura aberatsa, gastronomia goxoa, esperientziak mila, bizipozerako hamaika aitzakia eta pertsona interesgarriekin gurutzatzeko aukera ematen duen lurraldea da Euskal Herria.


Euskal kulturaren lurraldeaz ari da Basklink Euskal Herriaz ari denean. Europako hegoaldean dago Euskal Herria, Frantzia eta Espainiaren artean, eta zazpi probintziak osatzen dute: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.