BLOGA

KULTURA
2016(e)ko uzt. 27(a)

Baionako bestak 5 puntutan

Baionako bestak 5 puntutan

Baionako festak Iparraldeko festarik jendetsuenak dira. Egitaraua oparoa izan ohi da. Bertan galdu edo kanpotarren gisan ibil ez zaitezen, hona hemen zenbait iradokizun.

 

1) Bestetako janzketa: Jakina da Baionako festetara zuri-gorriz jantzita joan behar dela, baina inork gutxik daki ohitura hori Iruñeako Sanferminetatik hartua dela. Baionako bestak Sanferminetara joan ohi zen baionar gazte-kuadrila batek proposatuta sortu ziren. Beraien asmoa hasieratik izan zen Sanferminen arima berdina izango zuten jai alai eta parte-hartzaileak sortzea. Zuri-gorrizko janzkerak Baionara joaten diren guztiak parekatzen ditu: “Baionan guztiak maila berean jartzen dira, berdin da zein hondasun duzun eta egunerokoan nor zaren! Bestak elkarbizitzarako parentesi bat dira!”

 

2) Besten hasiera: Baionako bestak uztailaren 29an hasi ziren, iluntzeko 22:00tan. Alkateak Baionako herritarren esku uzten ditu herriko hiru giltzak. Hiru giltza, hiru auzoentzat: Baiona Handia, Baiona Ttipia eta Santa Espiritu. Urtero, pertsona ezagun bat gonbidatzen da giltzak balkoitik botatzeko, baina azken unera arte ez da jakiten nork izango duen ohore hori.

 

3) Ohiturak: Baionako besten programazioa ohituraz josia dago. Tradizio zenbait hutsik egin gabe bizi behar dira, esaterako, Baiona Ttipian egiten diren behi-lasterketak. Euskal pilota atsegin dutenek jakin bezate uneko pilotari onenek jokatzen duten Baionako bestetako pilota txapelketa antolatzen dela Trinkete Modernoan. Korridak ere urtero izaten dira, 1933a ezkeroztik. Azkenik, aipagarria da ere 350.000 lagun baino gehiago erakartzen dituen karroza argiztatuen desfilea.

 

4) Kalitatezko jakiak: Besta egin ondoren edo aurretik indarrak hartzeko, Baserritarren Txokoan kalitatezko jakiak dastatzera gonbidatzen zaitugu. Chaho Pelletier gunean, 300 bolondres baino gehiago ariko dira lanean, 11:00etatik 23:00etara, 40 baserritako mozkinekin prestatuko otordu goxoak zerbitzatzen.

 

5) Baionako besten izpiritua: Milaka lagun hurbiltzen da Baionako bestetara. Baionatar guztiak parekatzen eta elkartzen dituen urteko mementorik garrantzitsuena da. Elkarbizitzako une hori da bereziki apreziatzen dutena, familian, lagunartean eta inguruan tokatzen denarekin ongi pasatzeko aukera eder hori. Giro onean iragaiten dira eta zuek ere ongietorriak izango zarete Baionako besten izpiritua errespetatzen baduzue, hau da, Baiona eta bertako ohiturak errespetatzen badituzue.

 

Argazkia eta aurtengo besten kronika bat: www.berria.eus

PARTEKATU POST-A