BLOGA

NATURA
2014(e)ko aza. 3(a)

Balea konkorduna euskal kostaldean

Balea konkorduna euskal kostaldean

Ezusteko bisita polita izan dugu asteburuan. Balea konkordun bat ibili da Txingudiko badia inguruan.

 

Xibarta (megaptera novaengliae) espeziekoa da asteburuan euskal kostaldea bisitatu duen balea ederra. Ziburu eta Hendaia bitartean ikusi zuten lehenik, ta gero Hondarribian eta Mutrikun. Dirudienez, mendebalderantz doa.

 

Xibarta baleak 12-16 metro luze eta 36 tonako pisua izan ohi ditu. Itsasontziak itzuli bat egitera atera eta horrelako balea eder batekin topo egiteak ezusteko galanta eta lilura ere sortarazi behar ditu, dudarik gabe!

PARTEKATU POST-A