BLOGA

TRADIZIOA
2016(e)ko uzt. 15(a)

Baztandarren biltzarra, tradizioa festa bihurtua

Baztandarren biltzarra, tradizioa festa bihurtua

Baztandarren Biltzarra festa eta usadioa elkartzen dituen hitzordu handia daAurten, uztailaren 17an ospatuko da, urtero bezala Elizondon (Nafarroa).

 

Eguna hasteko, Baztango 15 herrietako biztanleek desfilea egiten dute Elizondoko karriketan, karroza apainduekin. Ondoren, usadioa da udaletxeko plazan mutildantza dantzatzea. Hasieran batzuk hasten dira, baina txistu soinuak alaiturik gero eta gehiago sartzen dira dantzara. Goizean, bestalde, artisautza eta bertako produktuen azoka ere izaten da. Gauza goxoak eta politak ikusteko eta erosteko parada ona. Goiza amaitzeko, Merkatu plazan herri bazkaria egiten dute.  


Baina festa ez da hor bukatzen, arratsalde osoan musika taldeak zuzenean aritzen baitira Elizondoko karrikak alaitzen.

 

Baztan, lurralde magikoa

 

Baztan 15 herrik osatzen duten eskualdea da. Herri handiena Elizondo da, baina Amaiur, Lekaroz, Irurita, Erratzu ere Baztan-eko parte dira. Herri horiek denak, administratiboki udal batean bilduak dira.

 

Eskualdea xarma handikoa da, herriak biziki politak, ongi apainduak eta paisaia ederrez inguratuak baitira. Gainera, ondare biziki aberatsa ere badute, bertzeak bertze, Bertizeko jauregia eta Bertizeko natura parkea, dorretxeak eta Amaiurgo gaztelua.

 

Gehiago jakiteko, jarraitu irakurtzen Baztan, Nafarroako eskualde xarmagarria.

PARTEKATU POST-A