BLOGA

BASKLINK
2015(e)ko aza. 19(a)

Ekonomiak euskal kulturan izan dezakeen eraginaz, Baionako Merkataritza Ganbaran

Ekonomiak euskal kulturan izan dezakeen eraginaz, Baionako Merkataritza Ganbaran

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarak eta Peio Serbielle musikari zuberotarrak antolatuta, ekonomiak euskal kulturan izan dezakeen eraginari buruzko jardunaldia ospatuko da Baionako Merkataritza Ganbarako auditorium-ean, datorren azaroaren 20an arratsaldeko 19:00etan. 

 

Peio Serbiellek berak gonbidatu gintuen bertan hizlari moduan aritzera, gure testigantza, esperientzia eta gogoetak jardunaldian elkarbanatzera, eta gustu handiz joango gara. Eskualde, lurralde zen nazio baten nortasuna haren garapen kultural, turistiko eta ekonomikorako faktore izan daitekeenaz arituko gara; baita kultura, turismoa eta ekonomiaren arteko sinergien onurez ere, Euskal Herrira bertara zein mundura begira.

 

Gurekin batera, honakoak izango dira jardunaldian parte hartuko duten hizlariak:

     - André Garreta, Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarako lehendakaria

    - Claude Labat, historialaria eta euskal mitologian aditua

    - Pierre Mendiboure, Herrikoa-ko lehendakari ohia

    - Peio Serbielle, musikari zuberotarra

    - Ttotte Darguy, France 3 Euskal Herri-ko erredakzio burua

 

Horiez gain, "Produit en Bretagne" elkarteko Jakez Bernard eta Malo Bouessel Du Bourg ere han izango dira; elkarteko lehendakari eta zuzendaria, hurrenez hurren.

 

Horixe ba, sarrera irekia izango da eta hala nahi izanez gero, han ikusiko dugu elkar!

PARTEKATU POST-A