BLOGA

BASKLINK
2015(e)ko abe. 4(a)

Euskal Herri autentikoa ezagutu nahi duzu? Basklink Tour duzu zure bidaia-agentzia

Euskal Herri autentikoa ezagutu nahi duzu? Basklink Tour duzu zure bidaia-agentzia

Martxoan jarri genuen martxan www.basklink.com, euskal zazpi probintzietako turismo-eskaintza biltzen duen webgune hauxe. Bederatzi hilabete pasatu dira orduz geroztik, abentura handi eta desbentura txikiz betetako bederatzi hilabete eder eta interesgarri, eta argia ikustear da orain gure lehen oinordekoa: Basklink Tour

 

Basklink Tour euskal zazpi probintzietan barnako txango edo oporraldiak erreserbatu eta erosteko webgunea izango duzu. Egun bateko irtenaldiak edota egun batzuetarako egonaldiak topatuko dituzu bertan, egun-pasa eder baterako, asteburu pasarako zein oporraldi baterako. Pakete itxiak zein irekiak erosi ahal izango dituzu bertan, erabat pertsonalizatzeko modukoak, zuretzat zein opari polit baterako. Gabonetarako ideiak ez zaizkizu faltako :)

 

Utzi antolaketa-lanak gure esku, zuk ezagutu eta gozatu Euskal Herri autentikoaz. Mila txoko polit dituzu zain etxean bertan!

PARTEKATU POST-A