BLOGA

KULTURA
2015(e)ko mai. 14(a)

Kaleko Artearen Festibala Biarritzen

Kaleko Artearen Festibala Biarritzen

Maiatzaren 14tik 17ra, arteak Biarritzeko karrikak hartuko ditu. Kaleko Artearen Festibalaren 11. edizioan, musikari, antzezle, poeta, akrobata, dantzari eta malabaristak izango dira Biarritzeko kaleen jabe. Biarritzeko erdigunea, Saint-Charles auzoa eta Mazon parkea artea zuzenean bizitzeko eszenatoki bihurtuko dira.

 

Lau egunez, kaleko arteak bere egingo du Biarritz. Maila handiko ikusgarri originalek haur eta heldu liluratuko dute. Horixe da, behintzat, festibalaren helburua. Akrobaziak, musika, dantza, antzerkia eta umorea atsegin badituzu, Biarritzen duzu hitzordua. Kaleko Artearen Festibalaren programazio xehetua lotura honetan dago. Kontuz, eguraldi txarragatik baliteke ikuskizun bat edo beste bertan behera geratzea. Eta hala gertatuz gero, edo mokadutxo bat hartu nahi bazenu, pasatu Maison Balme-tik. Merkatuan dago eta bertako trufek oso fama ona dute.

 

Argazkia: Kaleko Artearen Festibala

PARTEKATU POST-A