BLOGA

KULTURA
2015(e)ko mai. 19(a)

Olatu Talka, herritarrek herritarrentzako antolatutako jaialdia

Olatu Talka, herritarrek herritarrentzako antolatutako jaialdia

Donostia Kulturak eta Donostia 2016-k antolatuta, datorren maiatzaren 29tik 31ra ospatuko da Donostian (Gipuzkoa) Olatu Talka jaialdiaren 6. edizioa.

 

Olatu Talka kultur jaialdiaren berezitasuna zera da: programazioa herritarrek berek egiten dutela, beraiek bidalitako proposamenekin. Horregatik da garrantzitsua parte-hartzea: Olatu Talkaren egitaraua, hain justu, herritarren parte-hartzearen araberakoa izaten baita. Herritarrek beren proposamenak bidaltzeko epe bat izaten dute eta horren araberako egitaraua antolatzen da gero.

 

2010ean egin zen lehen edizioa eta orduz geroztik, urtez urte, gero eta gorputz eta arrakasta handiagoa hartzen joan da Olatu Talka jaialdia. 6. edizioa izango da aurtengoa eta, 3 egunetan zehar, 200 ekitalditik gora izango dira Donostiako 10 gunetan banatuta. 2015ko edizioan Olatu Talkak auzoetan presentzia handiagoa izango du, aurreko urteetan auzoetako herritarrek egin duten eskaerari erantzunez.

 

Hamaika tailer, kontzertu eta emanaldi, dantza eta antzerki ikuskizun, merkatu, kirol-ekintza, gastronomia-egitasmo, zientzia- eta teknologia-asmo, ingurumen-gai eta beste hainbat eta hainbat jarduerez gozatu ahal izango duzu Donostian maiatzeko azken asteburuan. Besteak beste, Huts uneak eta Kontxa Gaumarketaz. Lehena egun hutsik dauden merkataritza lokalek erabilera anitz izan ditzaketela erakutsi nahi duen esperientzia pilotua da. Erakusketak, antzerki emanaldiak, kontzertuak, tailerrak… izango dira espazio hauetan egingo diren jardueretako batzuk. Kontxa Gaurmarket larunbatean, maiatzaren 30ean, ospatuko da. Kontxa hondartzako arkupeak 50 salmenta postuz (arropa, artea, diseinua, 2. eskuko artikuluak) osatutako merkatu batean bilakatuko dira. Musika zuzenean (Maluk, Nuance, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen jazz musika...), aisialdi guneak, instalazio artistikoak... izango dira bertan 18:00etatik 00:00ak arte.

 

Hemen ikus dezakezu Olatu Talka 2015-eko egitaraua osoa. Informazioa gehiagorako: www.olatutalka.eu

PARTEKATU POST-A