BLOGA

NATURA
2014(e)ko aza. 26(a)

Plazaolako bide berdea

Plazaolako bide berdea

Plazaolako Bide Berdeak Lekunberri (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) elkartzen ditu. Aurrerantzean, 21,5 km Nafarroan eta 22,1 km Gipuzkoan egonagatik, ibilbideko 40 km-ak mapa bakarrarekin egin ahal izango ditu bisitariak.

 

Plazaolako Bide Berdea bizikletaz zein oinez gozatzeko ibilbide polita da; naturazaleek galdu behar ez duten horietakoa. Malda leunak dituenez, aise egiten da bizikletaz, oinez edo zaldiz.

 

Plazaolako Bide Berdea 40 km-ko ibilbidea da, Lekunberri (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) elkartzen dituena. 21,5 km Nafarroan daude eta 22,1 km Gipuzkoan. Guztiak, mapa bakarrean jasota daude, Tolosako Turismo Bulegoan eskura daiteena. Ibilbideak, 1914-1953 urteetan, Iruñea eta Donostia elkartzen zituen tren-ibilbidea jarraitzen du, Larraungo eta Leitzarango (Biotopo natural izendatua) haran ederrak zeharkatuz. Zelaiak eta basoak, paraje zoragarriak zeharkatzen dituen ibilbidea da. 

 

Lekunberriko tren-geltoki zaharberrituan Plazaolako Turismo Bulegoa dago.

PARTEKATU POST-A