BLOGA

MUSIKA
2015(e)ko mai. 14(a)

XVI. Eleizetan musika programa Zornotzan

XVI. Eleizetan musika programa Zornotzan

Ganbera-musikaren arloan Euskal Herrian egiten den programarik originalenetakoa da Zornotzako (Bizkaia) Eleizetan egitasmoa, herriko landa-eremuko hainbat ermita eta eliza baititu agertoki. Musika, ondarea eta landa-eremua uztartzeko ekimen polita. Musikarien eta entzuleen arteko gertutasuna du beste ezaugarrietako bat, gertuko giroa.

 

XVI. edizioa du aurtengoa eta herriko bost ermitatara bost musika emanaldi dakartza. Azken hamabost urteetan bezala, kontzertuetara joateko doako autobus zerbitzua ere antolatu dute. Hona hemen egitaraua:

 

     - Maiatzak 9: Miquel Bofill Sax Quartet, San Pedro Boroako ermitan 20:00etan.

     - Maiatzak 15: Torreburutik mundura (Xabier Amurizaren bertso-poemak), Dudeako San Miguel ermitan 20:00etan.

     - Maiatzak 17: Leos Janaçek ganbera-orkestra, Etxanoko Andra Mari elizan 12:15ean.

     - Maiatzak 23: Musikeneko Ahotsak, San Antonio Elgezabal ermitan 20:00etan.

     - Maiatzak 31: Driss El Maloumi, Bernagoitiako San Miguel ermitan 12:15ean.

 

Informazio gehiagorako: www.anboto.org

 

Argazkia: www.anboto.org

PARTEKATU POST-A