KIROL-EKINTZAK

Goza ezazu uretan, lehorrean zein airean

FITXA

Pertsona aktiboa zarela eta mugimendua gustuko duzula? Primeran. Adrenalina pixka bat askatuz eta gorputza apur bat nekatuz lekuak ezagutzeko aukera ederrak dituzu Euskal Herrian. Bikotean, familian nahiz lagunartean egiteko plan politak topa ditzakezu. Mugi zaitez, zeren zain zaude?

  • Denbora: + 3 egun
  • Publikoa: bikoteak, familiak, bakarrik, lagunartean

AZALPENA

Kirolerako tradizio handia dago Euskal Herrian. Herri kirolez gain, bestelako kiroletan gorenera heldu diren kirolariak eta kirol-taldeak izan baditugu. Eta zu ere ez zara geldirik egongo, hala nahi ez baduzu behintzat.

Itsasotik hasiko gara. Surf-a puri-purian dagoen kirola eta Euskal Herrian mundu mailan ezagunak diren hainbat hondartza daude: Biarritz, Donostia, Zarautz, Mundaka... Ez zara olatu faltan egongo. Surfaz gain, EVI nautika-ko profesionalek itsas bela edo beste kirol batzuk egiteko materiala eta ikastaroak eskainiko dizkizute, edo lasaiago ibili nahi baduzu, Urdaibai On-ekoek Urdaibai ibaian gora eramago zaituzte beraien itsasontzi ederrean.

Kostatik pixka bat urrundu eta mendialdean ere izango duzu uraz, arrokez, oihanez zein kobazuloez gozatzeko aukera. Mendia maite baduzu, Zuberoako Kakuetako arroila hutsik egin gabe bisitatzea gomendatzen dizugu. Mendi gidak bilatzen badituzu, Mendi Gaiak-eko profesionalek lagunduko zaituzte eta erreketan rafting edo kayak egin nahi baduzu, Arteka-ko lagunek behar duzun guztia eskainiko dizute. 

Ia kotxerik hartu gabe bizikletaz nahiz oinez Euskal Herria alde batetik bestera ezagutzeko bidegorriak eta Santiago Bidearen ibilbide guztiak gomendatzen dizkizugu.

IBILBIDEAREN MAPA

INTERESGUNEAK