KULTUR IBILBIDEA

Ezagutu Euskal Herriko historia eta bizimodua

FITXA

Euskal Herria kultur maitaleen helmuga da. Euskal Herrian kulturaren sinonimo dira festa, tradizioa, gastronomia, museo modernoak, dantza, antzerkia, musika… Tradizio handiko herria izanik, kultur eskaintza oparoa du urte osoan zehar eta publiko guztiei egokitzen zaien egitarau zabala.

  • Denbora: + 5 egun
  • Publikoa: bikoteak, familiak, bakarrik

AZALPENA

Euskal Herrian kultura bizi egiten da. Tradizio handiko herria izanik, kultura presente dago etxean, kalean, tabernan, plazan, elkarte gastronomikoetan… Donostia ez da alferrik izendatua izan 2016ko Europako Kulturaren Hiriburua.

Euskal Herrian barna kultur bidaia bat antolatzea da herrietako jaiak bizitzea, euskal ondarea eta artea deskubritzeko hirietako kaleetan galduta ibiltzea, euskal gastronomiaz gozatzeko pintxoak janez paseatzea, udako musika-jaialdi eder batean parte hartzea edo azken urteetan goia jotzen ari den museo-sarean murgiltzea. Kultura maite baduzu, Euskal Herrian gozatuko duzu.

IBILBIDEAREN MAPA

INTERESGUNEAK