BLOGA

KULTURA
2016(e)ko uzt. 12(a)

Hiru Behien Zerga, Europako zerga zaharrena

Hiru Behien Zerga, Europako zerga zaharrena

Uztailaren 13an mugaren bi aldeetako jendea San Martingo harrian biltzen da milaka urte dituen Hiru Behin Zerga berritzeko; hain zuzen ere, Europako zerga zaharrena. Zerga hori 1375. urtean ezarri zuten. Biarnes eta xiberutarrek beren behi eta ardiek Erronkariko bazkalekuetan bazkatzeagatik ordaindu beharreko zerga da.



Izabako (Nafarroa) albaitariak hautatzen omen ditu hiru behi onenak, eta abelburu horiek hortz-hagin, ile eta adakera berdintsuak izan behar dituzte. Animaliak eman aitzin, mugaren bi aldeetako herritarrek bake konpromisoa berresten dute, modu sinbolikoan: eskuak bata bestearen gainean jarri eta denek batera "pax avant, pax avant, pax avant" erraten dute. Elkarren mendateak zaindu eta begiratuko dituzten zaintzaileak izendatu ondoren, herri bazkaria egin ohi dute.



Hiru Behien Zergaren zeremoniaren jatorria eta arrazoiak ez dira zehazki ezagutzen, baina batzuen ustez, Kristo aurreko 125. urtekoa da. Mendeetan zehar, hutsik egin gabe ordaindu omen zen zerga, baina ezagutzen ez diren arrazoiengatik, XIV. mendean zeremonia egiteari utzi omen zioten. Ondorioz, gaizki-ulertuak eta haserreak piztu ziren, eta zenbait hildako eta zauritu ere bai utzi zituen horrek.

 

Egoera asko okertu zen eta konponbidea eta bakea berreskuratzeko, 1375an epaitegietan konpondu zen auzia. Ordutik, urtero-urtero, inoiz hutsik egin gabe, bi haranek epaia berresten dute. Gaur egun, garai bateko liskarrak guztiz ahaztu eta festa giroa izaten da nagusi Hiru Behien Zergaren ospakizunean.

 

Argazkia: www.inforural.com

PARTEKATU POST-A