BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OIANUME JATETXE-SAGARDOTEGIA

Oianume baserria. Ergoien auzoa, 18, Urnieta

AZALPENA

Oianume jatetxe-sagardotegia Urnietako (Gipuzkoa) jatetxe ezaguna da. Egunero irekitzen dute eta menuak, asteburuko menu bereziak, ezkontza-bazkariak eta enpresentzako bazkari bereziak eskaintzen dituzte. Horretarako, jatetxea oso ongi antolatua dago. Hiru jangela ditu: lehenak 250 pertsonentzako tokia dauka, bigarrenak 50entzakoa eta hirugarrenak, berriz, 100entzakoa. Beharren arabera egokitzen dira Oianume jatetxe-sagardotegiko jangelak. 

 

Jatetxeaz gain, Oianume sagardotegia ere badago. Urtarrila erdialdetik urri erdialdera arte egoten da irekita. Urtarriletik maiatzera asteko egun guztietan irekitzen da sagardotegia, eta maiatzetik urrira asteburuetan. 300 pertsonentzako tokia dauka.

 

Nahi izanez gero, Oianume ostatuan har dezakezu atsedena, inolako desplazamendurik egin beharrik gabe. Oianume ostatuak 7 logela ditu, 2 logela bikoitz ohe bikoitzarekin eta 5 bikoitz, komunarekin eta ohe bat gehitzeko aukerarekin. Gela guztiek landa-giroko dekorazioa dute, Oianumeren ingurunearekin bateratuta.

 

  • Kategoria: Euskal sukaldaritza tradizionala
  • Edukiera : 300
  • Abiatze prezioa: 20 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: (+34) 943 55 66 83
  • Webgunea: www.oianume.com
  • Helbidea: Oianume baserria. Ergoien auzoa, 18
    20130 - Urnieta - (Gipuzkoa)

OHARRAK

Egunero irekia

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.