BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

AZURMENDI JATETXEA

Barrio Legina s/n (Salida número 25 Corredor del Txorierri), Larrabetzu

AZALPENA

Azurmerdi Eneko Atxa sukaldari handiaren jatetxea da. Hiru Michelin izar dituen Bizkaiko jatetxe bakarra da eta, hortaz gain, AOD gidaren arabera Europako jatetxe onena eta Elite Traveler estatubatuarraren arabera munduko hirugarren onena ere bada. Euskal sukaldaritza modernoaren aitzindarietako bat, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea munduko jatetxe jasangarriena ere izendatua izan da. 

 

Eneko Atxak bi menu eskaintzen ditu Azurmendi jatetxe modernoan. Alde batetik, hiru Michelin izarrekin sarituak izan diren Azurmendi menu gastronomikoak, eta bestetik, Bistro Prêt À Porter izendatu duen formula. Bistro Prêt à Porter formulak goi-mailako sukaldaritza eta kalitatezko jakiak prezio apalagoan eskaintzeko aukera ematen dio. 

 

Azurmendi jatetxea zentzumenen jatetxea da. Hemen txoko, detaile eta zerbitzu bakoitzak Eneko Atxaren pertsonalitatea eta filosofia islatzen dute. 

 

  • Kategoria: Goi-sukaldaritza
  • Edukiera :
  • Abiatze prezioa: 38 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 944 55 88 66
  • Webgunea: www.azurmendi.biz
  • Helbidea: Barrio Legina s/n (Salida número 25 Corredor del Txorierri)
    48195 - Larrabetzu - (Bizkaia)

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.