BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

GRAND HÔTEL DE LA POSTE

83 rue de Gambetta, Donibane Lohizune

AZALPENA

Donibane Lohitzuneko Grand Hôtel de la Poste eraikin historiko batean kokatua dago. XVIII. mendean zaldunentzako zaldiak prest izaten ziren "Relais de la Poste" deituriko eraikin batean, hain zuzen ere. Gaur egun, dekorazio neo-euskalduna duen hotel xarmagarria da Grand Hôtel de la Poste.

 

Grand Hôtel de la Poste Donibane Lohitzune (Lapurdi) erdigunean dago, hondartzatik bi minutura eta kale nagusitik bi pausotara. 

 

Grand Hôtel de la Poste-k 34 gela ditu, guztiak 2012an berrituak. Guztiek dute dutxa, komuna, telebista eta wifia. 

 

Horrez gain, atseden hartzeko egongela atsegina, billar-gela eta otordu txikietarako jangela ere baditu. Eguna ongi hasteko, buffet-gosariak zerbitzatzen dira, nahi izanez gero jangelan zein zure gelan bertan hartzeko aukerarekin.

  • Kategoria:  Hotela
  • Gela kopurua:  34
  • Abiatze prezioa:  66 €
  • Tel.:  +33 (0) 5 59 26 04 53
  • Webgunea:   www.grandhoteldelaposte.com
  • Helbidea:  83 rue de Gambetta
    64500 - Donibane Lohizune - (Lapurdi)
  • WiFi-a
  • Aparkalekua
  • Animaliak
  • Telebista
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Joko-gela
  • Sehaska
  • Edaritegia

OHARRAK

Bestelako zerbitzuak: Buffet gosariak: Aukerakoa, nahi beste hartzeko: 12€ pertsonako. Ordutegia: 7:00etatik 11:00etara, gosaritarako jangelan eta 8:00tatik 11:00etara, norberaren gelan. 5 urte azpiko haurrentzat doainik.

Hizkuntzak: fr

2 perts. "Dutxa txikia"-dun gela bikoitza. 13m² 66 € - 76 € bitarte
2 perts. Dutxa arrunteko gela bikoitza. 16 - 20m² 92 € - 117 € bitarte
2 perts. Erosotasun handiko gela. 22 - 24m² 104 € - 145  € bitarte
2 perts. Goi-mailako gela. 22 - 28m² 112 € - 157 € bitarte
3 perts. Gela handia dutxarekin 124 € - 165 € bitarte
4 perts. Gela handia dutxarekin 145 € - 184 € bitarte
Ohe gehigarria 15 €
Eguneko zerga (12 urtetik gorakoentzat) 0.90 €/eguna/pertsona
Lur azpiko aparkaleku publikoa (100 metrora:Vinci) 15 € (15:00etatik 12:00etara)

 

 

 

OHARRAK

Erreserba ezeztatzea: Orokorrean: erreserba ezeztatu eta dirua itzul daiteke 2 egun lehenago jakinaraziz gero. Jai-egunak eta goi-denboraldia: erreserba ezeztatu eta dirua itzul daiteke 7 egun lehenago jakinaraziz gero. Azken uneko ezeztatzeetan, ahalegina egingo da dirua itzultzeko. Horretarako, hotelak logela beste norbaiti alokatzea lortu beharko du.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.