BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

GAINKOBORDA LANDETXEA

Larrapil, Etxalar

AZALPENA

Lasaitasuna, intimitatea eta naturaz gozatzeko aukera aparta duzu Gainkoborda landetxea. Gi giltzako landetxea da eta 2012an erabat eraberritutako baserri batean dago. Etxalarko erdigunetik 1,3 kilometrora dago Gainkoborda landetxea, pista batean gora igota. Bista ederrez gozatuko duzu kaxko hartatik.

 

8 pertsonentzako lekua du Gainkoborda landetxeak. Bi pisuko etxea da: 4 logela (2 logela 1,5 m.-ko ohearekin eta beste bi 90 cm.-ko bina oherekin), 4 komun, sukaldea eta beheko sua duen egongela ditu. Kanpoan lorategia eta barbakoa topatuko dituzu.

 

Bortziriak eskualdea ezagutu eta bertan murgildu ahal izateko informazioa eskura izango duzu Gainkoborda landetxean. Etxalarko usategiak eta herria bera ezagutzeko bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte. Nahi izanez gero, etxean egindako produktuak erosteko aukera ere izango duzu.

  • Kategoria:  Landa-etxea (osoa)
  • Gela kopurua:  4
  • Abiatze prezioa:  288 €
  • Tel.:  +34 637 466 107
  • Webgunea:   www.gainkoborda.com
  • Helbidea:  Larrapil
    31760 - Etxalar - (Nafarroa)
  • Telebista
  • Gune berdea
  • Erdigunetik urrun
  • Propioa
  • Barbakoa
  • Bistak
  • Beheko sua

OHARRAK

Hizkuntzak: eu es

  Goi-denboraldia Behe-denboraldia
 Asteburua 320 €  288 €
 Aste osoa 728 €  616 €

OHARRAK

1/ Prezioan BEZa barne hartuta dago. 2/ Goi-denboraldia: abuztua, Aste Santua eta zubiak. Behe denboraldia: urteko gainontzeko egunak. 3/ Eskaintza pertsonalizatuetarako, jarri harremanetan landetxearekin berarekin.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.