Txurruka plaza, z/g, Mutriku
Euskal Kostaldeko Geoparkea, Mutriku, Deba eta Zumaia-n (Gipuzkoa) kokatua, gure planetaren eta gizateriaren historiaren etapak ezagutzeko gunea da. Lehen begiratuan paisaiak txundituko gaitu, landetako berde-kolore desberdinen eta itsaso zabaleko urdinen arteko harmoniak. Baina Euskal Kostaldeko Geoparkearen benetako altxorra bere barrunbeetan dago. Izan ere, paisaia eder horrek historiako gertaera harrigarrienak eta Lurraren historia kontserbatzen ditu. Geologia da Euskal Kostaldeko Geoparkearen benetako interesa.
Euskal Kostaldeko Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruza ikusgarria erakusten dute, Flysch deiturikoa eta Lurraren 60 milioi urteko historia erakusten diguna. Kostaldetik barrualdera joanda, Karst-aren mundua aurkituko dugu. Bertan, euskal kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste, Ekaingo kobazuloa bisitatuz.
Euskal Kostaldeko Geoparke-ak 90 km²-ko azalera du eta UNESCOren Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da.
Hizkuntzak: eu es fr en
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.