BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

BASKPÊCHE: ARRANTZA-IKASTARO ETA IRTENALDIAK

Maison Etxegaraia, Chemin de Olha, Sara

AZALPENA

Baskpêche Saran (Lapurdi) dago. Arrantza-ikastaro eta irtenaldiak eskaintzen ditu horretarako diploma duen irakasle baten eskutik.

 

Arrantza egiteko teknikak ikasi edo hobetuko dituzu Baskpêche-ren eskutik, Euskal Herriko zenbait ibai eta lakuetan zein itsasoan; eta bide batez, gure urak hobeto ezagutu eta ulertu. Hastapen edo hobetze ikastaroak izan daitezke horiek, bakarkakoentzat edo familientzat (5 urtetik gorako haurrak onartzen dira).

 

Baskpêche-eko arrantza-ikastaroek 2 eta 8 ordu arteko iraupena dute. Ikastarorako behar den material guztia ere eskura dute. Eta prezioak? Pertsonako 27 €-tik hasi eta 180 €-ra arteko aukerak daude. Taldeentzako prezio bereziak dituzte.

  • Kategoria: Arrantza itsasoan
  • Abiatze prezioa: 27 €
  • Ordutegia: Baskpêche-k ez du ordutegi finkorik. Erreserben baitakoa da.
  • Tel.: +33 (0) 6 15 04 17 42
  • Webgunea: www.guide-bask-peche.com
  • Helbidea: Maison Etxegaraia, Chemin de Olha
    - Sara - (Lapurdi)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.