BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

MENDITXIK ARROILA JAITSIERA

, Arrasate

AZALPENA

Mendia eta abentura atsegin badituzu, Menditxik-ek eskutik seguru ibiliko zara eta gozatu ederra hartuko duzu Euskal Herriko parajeetan. Uda honetarako, proposamen berezia prestatu dute Lezeako Arroila (Araba) segurtasun osoz ezagutu dezazun.

 

Lezeko koba eta Jentilkoba izenez ere ezaguna den koba-arroila Egino-n (Araba) kokatua dago.

 

Arroila dinamikoa da eta ez du aspertzeko tarterik uzten. Denbora hilik gabe, rappelak bata bestearen atzetik egiten dira. Ibilbidearen lehen zatian argi naturala sartzen da kobazuloaren aho handitik, erdialdean iluntasuna nabaria da, eta azken herenean irteerako aho ikusgarrirantz abiatuko gara. Argi naturalak, kaliza haitzak eta bertako landaretzak argi eta kolore joko liluragarriak sortzen ditu.

 

  • Lekua: Egino (ARABA) |  mapa
  • Iraupena:  2-3 ordu jeitsiera | 5 min.  itzulera
  • Zailtasuna: II. Maila
  • Gutxieneko taldea: 4 pax.
  • Prezioa: 4-10 pax:55€ | 11-12 pax: 48€

 

Euskal Herriko beste edozein mendi edo Natur Parke ezagutu nahi izanez gero, Menditxik-ek zure neurriko ibilaldia prestatuko dizu. Besteak beste, Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita dezakezu.

  • Kategoria: Arroila jaitsiera
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 616 85 81 26
  • Helbidea:
    - Arrasate - (Gipuzkoa)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.