San Prudentzio auzoa, 26, Getaria (Gipuzkoa)
Gaintza txakolindegia Getarian (Gipuzkoa) dago eta Lazkano familiak mimo handiz zaindu eta kudeatzen du orain lau belaunalditik hona. Getariako erdigunetik 10 bat minutura dago, mendi magalean eta mahastiz inguratuta; ingurune paregabean.
Gaintza txakolindegiko bisita gidatuetan txakolinaren eta Lazkano sendiaren historia ezagutu eta munduan murgilduko zara, upategia bera zein mahastiak bisitatuz. Bisita bukatzeko, txakolin-dastaketa batez eta garaiko produktuen mokadu goxo batez gozatu ahal izango duzu.
Bisitez gain, txakolin berria probatzeko dastaketak ere eskaintzen dituzte martxoa, apirila eta maiatzean, etxeko espezialitateez lagunduta: bakailu-tortila, legatz arrautzaztatua eta arkume errea.
Bisita gidatuak zein dastaketak aldez aurretik erreserbatu behar dira. Ostiral eta larunbatetan izaten dira, 11:00etan. Gainontzeko egunetan, 15 pertsonatik gorako taldeak hartzen dira. Bisitak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez izaten dira.
Eguna borobiltzeko, Gaintza txakolindegian bertan Lazkano familiak duen hotel xarmagarrian gaua pasatzera animatzen zaitugu. Ez zaizu damutuko!
Hizkuntzak: eu es en
Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.