BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

GLOBOS ESTRATOS

Barrenkale, 23, Plentzia

AZALPENA

Globos Estratos aitzindarietakoa da estatu espainiarrean globoan txangoak eskaintzen, 30 urte baino gehiago daramatza horretan. Plentzian (Bizkaia) du egoitza eta Bizkaia mendebaldea, Araba (Gasteiz, Arabako lautada eta Arabar Errioxa) eta Burgos ekialdean ibiltzen dira hegan. Estatuko lekurik onenetakoa da inguru hori globoan ibiltzeko. Erdi mailako mendiak dira bertakoak, eta kantauri eta mediterraneoko isurialdea banatzen dira justu han. Lurralde oso aberatsa da paisaia, flora... aldetik; kontraste handikoa.

 

Globos Estratosek behar eta nahi guztietara egokitutako hegaldiak eskaintzen ditu. Bi, lau edo zortzi pertsonako taldeak jasotzen dituzte eta ezintasun fisikoren bat dutenak ere igo daitezke globora. Adina ere ez da eragozpen eta urtaroak ez du garrantziarik. Negua oso ona da globoan ibiltzeko, airea hotzagoa izanik, turbulentzia gutxiago egoten direlako; eta ez delako goizean goiz zertan ibili.

  • Kategoria: Globoa
  • Abiatze prezioa: 160 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 659 565 412
  • Webgunea: www.globosestratos.com
  • Helbidea: Barrenkale, 23
    - Plentzia - (Bizkaia)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: es

OHARRAK

Txangoak honakoa hartzen du barne: hegaldia, asegurua, 4x4 ibilgailuan joan-etorria, globoan ibili izanaren egiaztagiria, txanpain kopatxo bat hegaldian eta hamaiketakoa behin lur hartutakoan. Prezioan BEZ-a barne hartuta dago.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.