BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

EUSKAL HERRIKO TRAIL ESTAZIOA

Abaltzisketa: Hirigunea 1. Zegama: Anduetza baserria / San Bartolome, 13, Zegama

AZALPENA

Euskal Herriko Trail Estazioa, eta momentuz bakarra, Aizkorri-Aratz eta Aralarko natura-parkeetan kokatzen da. Goierri eta Tolosaldea lotzen dituzten bi natura-parkeak dira, Euskal Herriko landa eremua ezinhobeto ezagutzeko bi natura-parke eta eskualde.

 

Euskal Herriko Trail Estazioak bi sarrera ditu, bat natura-parke bakoitzean. Aralarko natura-parkeko sarrera Abaltzisketan dago eta Aizkorri-Aratzekoa, Zegaman. Bi sarrerak ibilbide batekin lotuta daude eta parke batetik bestera 30 minutuko bidea dago autoz.

 

Euskal Herriko Trail Estazioa ireki berri-berria da eta maila eta gustu guztietarako ibilbideak eskaintzen ditu. Ibilbide horietako batzuk oraindik balizatzeke daude eta momentuz ezin dira egin.

  • Kategoria: Ibilaldiak
  • Abiatze prezioa: 2 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: +34 943 80 21 87
  • Webgunea: www.basquehighlands.eus
  • Helbidea: Abaltzisketa: Hirigunea 1. Zegama: Anduetza baserria / San Bartolome, 13
    - Zegama - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es en

Bestelako zerbitzuak: Aldagelak, gimnasioa eta sauna

OHARRAK

ORDUTEGIA: Abaltzisketako harrera-gunea: astelehenetik Igandera 09:00etatik 22:00etara. Zegamako harrera-gunea: Martxoa-Ekaina / Urria-Abendua: asteazkenetik ostiralera, 10:00-14:00. Larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igande eta jaiegunetan, 10:00-14:00. Uztaila-Iraila / Aste Santua eta Pazko astea / Maiatza 6-17: asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.