BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ISTURITZ ETA OTSOZELAIKO LEIZEAK

Saint Martin d'Arberoue, Donamartiri

AZALPENA

Euskal Herriaren bihotzean kokatua, ezagutu ezazu historiaurreko unibertsoa; gune geologiko paregabea, kultura eta zientzia-ikuspegitik balio handikoa. Hazparnetik hurbil, Donamartiri-n (Behe Nafarroa), Gazteluko muinoak elkarren gainean dauden bi leize gordetzen ditu: Isturitze eta Otsozelaiko Harpeak. Europako hegoaldeko gizateriaren sehaska dira. Gunea Monumentu Historiko izendatu zuten 1953an.

 

Ordu beteko bisita bakarrean ikusten dira bi leizeak.

 

Isturitz: aztarnategira begirada bat, azterketa arkeologikoak, leizeko arte zizelkatua eta gure gizateriaren 40.000 urteko historia. Gaur egun, Isturitz erreferentziazko gune zientifikoa da, mundu mailan ezaguna bere aberastasun arkeologikoei esker. 

 

Otsozelai: 15 metro beherago dago. Zutabeak, estalaktitak... sorpresa mineral eta ikuskizun geologiko zoragarria da! Baina baita historiaurreko gizonek eta emakumeek adierazpenerako erabili zuten leize saindua ere. Emaiozu bide zure irudipenari milaka urtetako historia biltzen duen gune paregabean.

 

Estetika natural ahula da, ongi babestu beharrekoa. Kultur gune hau garapen iraunkorraren eta arduratsuaren baitan kudeatzen dute. 

  • Kategoria: Leizeak
  • Abiatze prezioa: 10 €
  • Ordutegia: Martxoa - Apirila - Maiatza - Urria - Azaroa: Bisitak egunero 14:00-17:00 (azken bisita). Ikasleen oporretan eta jaiegunetan: 11:00etan eta 14:00-17:00 (azken bisita). Ekaina - Iraila: Bisitak egunero, 11:00-12:00 eta 14:00-17:00 (azken bisita). Uztaila-Abuztua: Bisitak egunero, 10:00-12:00 eta 13:00-18:00 (azken bisita). 11:00etan Familientzako Bisita, nagusiki gazteei zuzendua.
  • Tel.: +33 (0) 5 59 29 64 72
  • Webgunea: www.grottes-isturitz.com
  • Helbidea: Saint Martin d'Arberoue
    64640 - Donamartiri - (Baxe Nafarroa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr es en

Bestelako zerbitzuak: Bisita berezia « Aurrehistoria eta Artea Leizeetan », Aude Labarge-ren eskutik, aurrehistoriako artean aditua. Igandero 11:00etan. Prezioa: 13,50 €. Gehienez 15 pertsonako taldeentzat erreserbatua (14 urtetik aitzina). Bisita berezia «Bisita geologikoa», Jean-Claude Roux-ren eskutik, geólogo. Ostiralero 17:00etan (uztaila / abuztua – aurrez erreserbatu behar da). Prezioa: 13,50 €.

OHARRAK

Prezioa : - Norbanakoa – Heldua: 10,00 € - Haurra (7/14 urte): 3,90 € - Ikaslea/ Langabetua: 8,00 € - Familientzat prezio berezia: 2 heldu eta 3 haur: 29,00 € Taldeentzako prezioa: Urte osoan zehar, hitzorduarekin (10:00– 12:00/ 14:00– 17:00) Heldua 8,00 € – Gidaria eta laguntzailea kitorik Haurra (7-14 urte bitarte): 3,80 € – laguntzaile 1 kitorik 10 haurrentzat Nerabea (15-18 urte bitarte): 3,90 € Irekia: martxoaren 15etik azaroaren 15era

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.