BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

POZALAGUAKO LEIZEA

Peñas de Ranero, Karrantza

AZALPENA

Pozalaguako leizea (Karrantza, Bizkaia) kasualitatez aurkitu zuten 1957an. Inguruko dolomita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak jarri zuen agerian haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau. 

 

Pozalaguako leizea da munduan estalaktita eszentriko gehien dagoen lekua. Estalaktitak elkar lotzen eta nahasten dira grabitateari muzin eginez, eta sortzen dituzten irudiak eta formak ikusgarriak dira benetan. Euri-garaian, Pozalaguako zorua urez betetzen da eta aintzira txikiak sortzen dira. Horrek ispilu-efektua sortzen du eta, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da. Ibilbidea metalezko pasagune batetik egiten da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal izateko.

 

Pozalaguako leizea 2013ko Espainiar estatuko txokorik politena izendatua izan zen Internet bidezko bozketa batean.

  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es

OHARRAK

PREZIOA: Helduak: 7€. Haurrak (8-16 urte): 4€. Erretiratuak / pentsiodunak: 4€. Ikasleak: 4€. Taldeak: 4€. Ikasle taldeak: 3€. EGUTEGIA: Irekita: Asteburu, zubi eta jaiegunetan, Gabonetan (abenduaren 24, 25 eta 31ean eta urtarrilaren 1 eta 6ean izan ezik), Aste Santuan eta Pazko astean, eta udan (ekainaren 15etik irailaren 15era). Itxita: astelehenetan eta urteko gainontzeko egunetan. Bisitak hartzen dira ezarritako egutegitik kanpo (bisiten gutxieneko kopurua: 10 pertsona). ORDUTEGIA: apirilaren 1etik urriaren 15era, 11:00etatik 20:00etara (azken bisita 19:00etan). Urriaren 16tik martxoaren 31era, 11:00etatik 18:00etara (azken bisita 17:00etan).

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.