BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARTEKA TURISMO AKTIBOA

RD 918, Bidarrai

AZALPENA

Bidarrain (Behe Nafarroa) dago Arteka, turismo aktiboko hainbat eta hainbat proposamen egiten dituen enpresa. Egia esanda, leku oso aproposean dago Arteka, Bidarrai eta bere inguruak baitira turismo aktiborako Euskal Herriko lekurik ezagunenetakoak. Uretako zein lehorreko hainbat ekintza egin ahalko dituzu Artekarekin. Hala nola, rafting-a, canoying-a, hidrospeed, paintball-a, deval'bike-a, eskalada, euskal pilota, herri kirolak, mendiko txangoak... Horrez gain, bi ostatu ere baditu lotan ere bertan geratu nahi dutenentzat.

 

Artekaren egoitza Bidarrain bertan dago eta gisa guztietako erosotasunak topatuko ditu bertan abenturazaleak: dutxak, uretako jantziak, komunak, parking-a, pic-nic egiteko lekuak...

 

Arteka aukera aparta da lagunekin, familian zein bikotean egun batzuk Euskal Herriko mendialdean pasatzeko eta kirola praktikatzeko.

  • Kategoria: Rafting-Canyoning
  • Abiatze prezioa: 23 €
  • Ordutegia: Bulegoa: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara.
  • Tel.: +33 (0) 5 59 37 71 34
  • Webgunea: www.arteka-eh.com
  • Helbidea: RD 918
    - Bidarrai - (Baxe Nafarroa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr en

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.